XI. Artisautza eta janari azoka. Artisautza, baserriko eta kaleko materiak, teknika eta produktu ezberdinak; gazta, eztia, kontserbak, bitxiak, larruzko eta harizko jantziak eta osagarriak.
Euskal Herriko XV. Bakarkako Sega Liga. Belaunaldi ezberdinetako segalariak, nazioarteko eran.
Master Brass Quintet metal-boskote bat da: Rodrigo Pérez Arín (tronpeta), Alberto Caamaño (tronpeta), Llorenç Tormo Mira (tronpa), María Benitez Mejias (tronboia) eta Angel Belda Parra (tuba). Taldea kideen anbizio eta sormen artistikotik sortua da, lana eta musika partekatzeagatik. Musikenen interprete-lanetan topo egin zute gazte hauek eta ganbera-musikaren proiektu honi ekin zioten.
Zuzeu Point (Kale Nagusia, 25) arropa uzteko aukera. Egokiko kroketak muxu-truk.
Bigarren itzulia. Gipuzkoa Bertsotan, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Ane Beloki Lopez, Eli Pagola Apezetxea, Endika Igarzabal Murua, Iker Ormazabal Ojeda Tturko, Jon Gurrutxaga Urbieta eta Oier Etxeberria Zubimendi. Gai-jartzailea: Saroi Jauregi Aiestaran.
18:00. Bertso saioa elizan: Txomin Azpiroz de Pedro, Jexux Mari Irazu Muñoa, Beñat Iguaran Amondarain, Oihana Iguaran Barandiaran, Aitor Mendiluze Gonzalez eta Unai Mendizabal Jauregi. Gai jartzailea: Maddi Sarasola Eizmendi. Laguntzailea: Orbinox.Ondoren. Erromeria Izer eta Alabierrekin. Eta taloak, Anoetako Talogileen eskutik.
'Salubita, Gipuzkoako iturbururik handienaren sekretuak agerian' hitzaldia. Inma Mugerza hidrogeologoaren eskutik, Lurpe Garbik antolatuta.
Eskultura bizidunak historia luze eta zabala du. Gizakia beti liluratu izan da nolabaiteko ekintza edo mugimendu bat erreproduzitzen duen figura baten aurrean, bizitza duenaren itxura emateko. Horregatik erabili izan da irudi bizidunen magia, zibilizazio zaharrenetatik hasi eta gaur egunera arte.
Angel Caballero Amondarain (Tolosa, 1912-1977) karikaturagile bikaina izan zen. Marraztea zen bere zaletasuna eta bere modeloak Tolosako herritarrak ziren, bere bizitza laburra bizi eta jaio zen herriko biztanleak. Lapitza beti eskuan, edozein paperek balio zion bere aurpegiak biguntzeko. Etxean, zuhaiztiak garbira pasatzen zituen eta "azken artea" sortzen zuen, erretratatuari ematen zion karikatura. Antza harrigarria zen beti.
Mertxe Amondarainek Gazaren inguruan sortu dituen ilustrazioak ikusi ahal izango dira erakusketetan. Mertxe Amondarain tolosarrak, Palestian bizitzen ari den izugarrikeria islatu nahi izan du, nolabait Palestinako herriari, oso modu xumean, bere laguntza eskainiz. Bere marrazkirako zaletasun eta dohainetik abiatuta, ilustrazioen bidez gertatzen ari dena irudikatu du, ahanzturan eror ez dadin. Hilabeteak egin ditu, egunero, marrazteko argazkien bila, argazki horiek marraztuz, protagonistak marraztuz eta izugarrikeria egunez egun begiratuz. Begirada horren emaitza da erakusketa, gertatzen ari denaren kontakizun bat.
'7 euskal eskultore' erakusketa: Eider Baile, Luisa Aranburu, Virginia Bosch, Pablo Zuriarrain, Amaia Imaz, Uxue Lasa eta Angel Navas.
'Dardarak artxiboan'. Maritxu eta katalinaren kasua kalera. 500 urtez isildutako genero eta sexu disidentzien inguruko ibilbide bat.