2018/12/24 00:00
Goizean. San Millan ikastetxeko umeak Herriguneko (Zizurkil Goiko) baserrietan abesten ibiliko dira, eta, amaieran, Olentzeroren bisita jasoko dute. Elbarrenan, berriz, Pedro Mari Otaño ikastetxeko eta Zubimusu ikastolako umeak ibiliko dira abesten. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute Urkamendi elkartean.
17:30. Olentzero eta Mari Domingi Urkamendi aldetik jaitsiko dira, Loatzo musika eskolako musikariz lagunduta. Plazan, Bukalai dantza taldekoek dantza-saio bat egingo dute, eta Loatzo musika eskolakoek abesti batzuk joko dituzte.
Ondoren, umeek Olentzero eta Mari Domingiri musu emateko aukera izango dute, plazako estalpean jarrita dagoen eszenatokian.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?