2019ko udal hauteskundeetako emaitzei begirada

Ataria 2023ko mai. 21a, 11:00

Astebete geratzen da maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetarako eta une egokia da aurreko hauteskundeetako emaitzak aztertzeko. Jarraian, 2019ko irakurketa eta emaitzak eta 2019-2015 konparaketa agertzen dira.

Herriz herriko emaitzak ondoren

 

 

 

2019ko kopuruari begiratuta, EH Bildu izan zen udal hauteskundeetako irabazlea eskualdean, alkatetza gehien eskuratu baitzituen. Guztira
19 herritan aurkeztu zen koalizioa eta horietatik 18tan lortu zuen alkatetza. Hamasei herritan errepikatu zuen alkatetza EH Bilduk, eta Irurakoa eta Amasa-Villabonakoa izan ziren lortu zituen bi alkatetza berriak, azken lau urteetan oposizioan egon ondoren. 

EAJk, bere aldetik, Tolosan irabazi zituen hauteskundeak, baina ez zuen gehiengo osoa lortu. Zortzi zinegotzi lortu zituen, bigarren geratu zen EH Bilduk lortutako eserleku berbera, eta PSE-EEk zinegotzi bat lortu zuen. Alderdi jeltzaleak Amasa-Villabonan eta Iruran zituen alkatetzak galdu egin zituen. 

Eskualdeko bi herritan, Berrobin eta Larraulen, PSE-EE alderdiak bakarrik aurkeztu zituen zerrendak udal hauteskundeetan. Bi herrietan boto zuriaren aldeko eskaerak izan ziren, PSE-EE zinegotziak izateko beharrezkoa den %5era irits ez zedin. Baina bi herrietan lortu zuen kopuru hori gainditzea, eta beraz, herri bakoitzean zinegotzi guztiak eskuratu zituen, zazpina, eta alkatetza lortu zuen batean zein bestean. Alkatetza lortu zuen bi herriez gain, Tolosan, Amasa-Villabonan, Ibarran eta Zizurkilen lortu zuen ordezkaritza.

Elkarrekin Podemos lehen aldiz aurkeztu zen eskualdean udal hauteskundeetan. Tolosan eta Amasa-Villabonan aurkeztu zen eta bi udalerrietan ez zuen zinegotzirik lortu. PP alderdia berriz, udalerri bakarrean aurkeztu zen, Tolosan, eta ez zuen zigotzirik lortu.

Hamahiru herritan aurkeztu ziren hautetsi zerrendak eskualdean, eta horietatik zazpitan lortu zuten alkatetza. Hiru herritan mota horretako zerrenda zen aurkeztutako bakarra udal hauteskunde horietan: Abaltzisketan Herrigintza, Baliarrainen Auzolanean Bizirik eta Hernialden Herniope. Hautetsi zerrendek alkatetza lortu zuten beste lau herriak eta zerrenden izenak ondorengoak dira: Albizturren Albiztur Bizituz, Alkizan Alkizako Abertzale Ezkertiarrak, Asteasun Asteasu Batuz eta Belauntzan Denok Bat.

 

Datuak

Tolosaldeko 2019ko emaitzak eta 2019-2015 konparaketa.

Herriz herri:

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!