Koronabirusa

Berriz bizitzeko

Ataria

Etxean sartuta gauden honetan, bertakoa kontsumitzea baino hobeagorik ba al dago? ATARIAren edukien proposamen bat egin dugu, erraz eta egoki kontsumitzeko moduan sailkatuta. Gozatu!

 

Edukiak:

Irrati saioak:

  • (H)ari naizela: Imanol Artola 'Felix'-ek gidatutako bertsolaritzaren inguruko saioa.
  • Aire Biziak: Tolosaldeko musika eta musikariak, Euskal Herrikoak nahiz gure mugaz kanpokoak jorratzen dituen saioa Joxi Ubedarekin.
  • Entzuteko Jaioak: Ataria irratiko musika saioa.
  • Errezeten Txokoak: Gatza eta perrexila beti izaten ditugu, baina horrekin ez da nahikoa. Aintzane Artolak ekartzen ditu gainerako osagaiak, gure sukaldera. 
  • Gure Txokotik: Solasean, hango eta hemengo gaiei buruz, bertakoekin. 
  • Hauspo Artean: Eneritz Aulestiak gidatutako trikiti saioa. 
  • Kantazgora: Tolosaldeko musikarien proposamenekin osaturiko musika saioa.
  • Mailu ta Akuilu: Ekaitz Aramendiren musika saioa.
  • Mestibull: Euskal Irratietan munduko musika DJ Bullen eskutik.
  • Mingaiña Txulora: Imanol Etxabe sexologoarekin batera egindako erotikaren inguruko saioa.
  • Playback Ataria: Adriana Gaultierrek gidatutako musika saioa.
  • Postalak: Gertukoak nahiz munduko beste puntakoak. Guztioi gustatzen zaizkigulako postalak jasotzea.

Irrati tarte bereziak:

  • Amalurra: Ekologia erdigunean jartzen duen tartea: energia, klima aldaketa, zor ekologikoa, kutsadura, nekazaritza ekologikoa, natura...
  • Baserritik: Barazkiak, behiak, oiloak, landareak... baserri barruraino sartzen den tartea.
  • Kale Kantoitik: Iritzien gunea.
  • Kulturari begira: Kulturari gertutik begiratzen dion tartea, agendako hitzordu garrantzitsuak gogorarazten dituena.
  • Letren Errepublika: Letren errepublikan, literaturaren, idazleen, liburutegien eta fikzioaren munduan, ZU irakurle... errege edo erregin.
  • Osasunakin urratu: Kristina Aiestaran medikuarekin egindako tartea.
  • Patxadaz: Patxadaz egin eta patxadaz entzuteko gaiak.
  • Solasaldiak: Eskualdeko herritar ezberdinez osatutako solasaldietan gai sozial eta politikoak lantzen dituen tartea.

Azken urteko ekitaldi bereziak:

Gehigarri tematikoak:

Urtekariak:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!