Joanes Garikano gazteak Gure Txokotik mundura begira jarri gaitu. Azken bi urteak bidaiatzen igaro ditu, Argentina, Mexico, Estatu Batuak, Gambia, Senegal... eta Kanadara egingo du laster hurrengo bidaia.
Ainhoa Gomez tolosarra Txilen izan da masterreko praktikak egiten, Santiago de Chileko Memoria eta Giza Eskubideen Museoan. Eskubide zibilen aldeko mugimendua bete betean bizitzeko aukera izan du.
Iñigo Ansorena psikoterapeuta tolosarrarekin aritu da luze eta zabal solasean, Yurre Ugarte.
Iker Karrera Tolomendi landa garapen agentziako kudeatzailea izan dugu Gure Txokotik. Sojaren komertzio libreko akordioa, Amazoniako sutea... kontsumitzaile moduan ba al dugu gertakari horiekin zerikusirik?
Iñar Sastre piano jotzaile irurarra izan du gonbidatu Iñigo Asensiok Gure Txokotik. "Musika herrikoia eta jasoaren arteko saltsan" dabilela gustura azaldu du. Pianoan pieza batzuk ere jo ditu elkarrizketan zehar.
Iker Iriartek Joseba Jimenez Kaxkagorri izan du gonbidatu Gure txokotik. Alegiarrak Thailandiako uharte bat ezagutu zuen bere bidaia batean, eta han geratu zen bizitzen.
50eko hamarkada amaiera zen Larraulen. Haurren eskolaratzea horrenbeste ikuskatzen ez zen garaian eta martxan zeuden eskoletara joateko zailtasunak tarteko, Sorarrain auzoko gurasoek beren ekimenez jarri zuten inguruko haurrentzako eskola. Gloria Astiasaran maistrarekin eta ikasle izan zituen Iñaki eta Jone Azpeitiarekin, Maria Jesus eta Pello Iturberekin, eta Joxe Migel Usandizagarekin gogoratu dugu eskola eta garai hura.
Joxe Martin Otaegi izan du Agurtzane Belauntzaranek gonbidatu Gure Txokotik. Gaztetan ehiztari izandakoa da, eta gaur egun, hegaztiak maite ditu.
Brian Cullen tolosarrarekin aritu da solasean Iñigo Asensio Gure Txokotik. Tolosako turismo bulegoko langilea izaki, turismoaz eta Tolosaz aritu da, baina, hortik harago hainbat gai ukitu dituzte musikaz lagundurik, izaera, nortasuna edota sustraiak, kasu.
Ginekologo moduan Gobernuz Kanpoko Erakundeekin munduan zehar aritu izan da lanean Justina Agerre tolosarra. Munduko txoko desberdinetan lan egin eta horrela kultura desberdinak ezagutzea asmoa izan du betidanik, eta ikasketak burutu eta gero Etiopian hasi zen lanean.