Irratia

Kantazgora

Tolosaldeko musikarien proposamenekin osaturiko musika saioa.
-- Ataria --
4 atal entzuteko
«Zaintzarena oraindik argitu gabeko gaia da emakumeen orkestretan eta oro har musikan»
2025/04/14

Euskal Barrok Ensemble taldeko eta Le Concert des Nations orkestrako kide den Miren Zeberio Etxetxipia biolin-jotzaile tolosarra Italia aldean aritu zen martxoa aldean, emakumez osatutako orkestra batekin, Jordi Savall 84 urteko musikari kataluniarrak zuzenduta.

«Nire musikaren emaitza ez da ez tradizioa, ezta tradizioaren birmoldaketa bat ere»
2025/04/09

Ana Arsuaga musikari tolosarrak hirugarren diskoa argitaratu zuen martxoan: ‘Bizitza eztia’; Euskal Herrian nahiz nazioartean aurkezten ari da, eta ostiralean, Orion egingo du geldialdia. Diskoaz, berau lantzeko prozesuaz, orain arteko kontzertuez, eta oro har, egiten duen musikaz aritu gara solasean.

«Zuzeneko diskoen zale amorratua naiz»
2025/03/27

Donostiako Dklub aretoan eskaini zuen kontzertua baliatuz, zuzeneko diskoa argitaratu du Ander Zubillaga gitarra-jotzaile tolosarrak, ‘Ander Zubillaga Live’ izenburupean.

Shrabani Aranzabe-Pitaren kantu kuttunen bilduma
2024/10/22

Aurrerantzean, Kantazgora irratsaioan, eskualdeko musikarien kantu kuttunenak ezagutuko ditugu. Aste honetako protagonista: Shrabani Aranzabe-Pita alkizarra.

.2..