Irratia

Aire biziak

Tolosaldeko musika eta musikariak, Euskal Herrikoak nahiz gure mugaz kanpokoak jorratzen dituen saioa Joxi Ubedarekin.
4 atal entzuteko
Habi taldea Aire Biziak saioan
2020/02/03

Amasa-Villabonako Habi taldeko kideak izan dira aste honetako Aire Biziak saioko gonbidatuak. Euren musika entzuteko aukera izan da, eta datozen asteetan gurean entzungai izango diren taldeetakoa ere bai.

Urte amaierako uzta
2019/12/20

Urte amaieran jasotako uztako fruitu batzuk ezagutu ditugu: Jupiter Jon eta Amaren Alabak, Juantxo Zeberio, Bihozkada, Sega Sound Killers, Dupla, Zea Mays, Willis Drumond eta beste zenbait talderen disko berriak.

Alos Quartet, Postal Kolekzionistak, Serpiente...
2019/11/25

Alos Quartet, Postal Kolekzionistak, Serpiente, Kaskezur, Arima eta beste hainbat talderen lan berriak ezagutu ditugu.

Glaukoma, Don Inorrez eta beste
2019/11/05

Glaukoma, Don Inorrez eta beste hainbat musika taldek plazaratu dituzten kantu berriak entzuteaz gain, Tolosaldean egunotan izango diren jendaurreko emanaldi interesgarrien berri eman digu Joxi Ubedak 'Aire Biziak' saioko estreinakoan.

.2..