Irratia

Entzuteko jaioak

Ataria irratiko musika saioa.
-- Tolosaldeko Ataria --
6 atal entzuteko
Sei bakarlari, bikote bat, eta zazpi banda
2026/11/20

Gaurko irratsaioan, Peru Galbete, Amaia Miranda, Rüdiger, Amorante eta Eñaut Elorrieta bezalako bakarlarien azkeneko proposamenak jaso ditugu. Disko berria dute kalean beste banda askok ere: Beire, Ibil Bedi, Kattalin eta Nenufarrak, Maruxak eta Marte Lasartek ,esate baterako. Etorriko diren lan luzeen aurrerapenei ere egin diegu tartea, hala nola McOnak, Janus Lester eta Toc taldekoen kantu berriei.

54 min
Kaleratu berriak
2026/11/06

Argitaratu berri diren abesti onenak bildu ditugu gaurko saioan. Musikarik freskoena, berritasunak eta ezinbesteko dituzun doinuak dituzu eskura. 

 

58 min
Zorutik zerura
2026/10/30

Atzekoz aurrera hasi gara gaurkoan. Hau da, azken hilabeteotako hainbat musika nobedade zerrendatu ditugu batik bat, eta horiekin osatu dugu gaurko irratsaioa. Zorutik zerura.

52 min
Nobedade asko eta bi itzulera
2026/10/23

Gaurko Entzuteko jaioak irratsaioan azken asteetan euskal musikariek argitaratutako zenbait abesti berri entzun ditugu; Durangoko Azoka ate joka den honetan, asko dira diskoa kaleratuko dutenak. Bestetik, Peiremans+ eta Exkixu taldeen itzulerari buruz hitz egin dugu.

40 min
«Historia klase borroka da, manin»
2026/10/16

Gaurko saioan azken asteetan argitaratu diren nobedadeei tiraka aritu gara. Batetik, Monsieur LeCrêpe rap abeslariaren bilduma motz berria; eta, bestetik, Bris Corp. talde nafarraren Distirak albuma, ibilbideko hirugarren lan luzea.

62 min
Disko berrien aurrerapenak
2026/10/09

Udazkenean disko berria kaleratuko dutela iragarri dute hainbat musikarik. Tartean dira Zea Mays, Izaro, Kattalin eta Nenufarrak, Anne Lukin, Ezezez eta Eñaut Elorrieta. Haien kantu aurrerapenekin batera beste hainbat talderen doinuak ekarri ditugu gurera: Mikosis, iiingles, zeatikez, Marte Lasarte eta Amorante, esate barerako.

58 min
.2..