Ataria Irratiko Pasahitza magazineko tartea: Letren errepublikan, literaturaren, idazleen, liburutegien eta fikzioaren munduan, ZU irakurle... errege edo erregin. Hamabostean behin, Ataria irratian.
"Gure sistemak Ibrahima babes gabe utzi zuen eta beretzat beste babes bat eraiki nahian hasi nintzen liburua idazten"

Tolosaldea

Pasahitza

'Miñan' liburuan Ibrahima Balderen bizipenak kontatzen dira. Ginearrak ahoz kontatutakoa idatziz jaso du Amets Arzallusek. "Migrante bati dakartzan oinaze eta miserietatik begira diezaiokegu, baina bada beste begirada bat bere gaitasunetatik abiatuta egin daitekeena eta Ibrahimaren indar handi bat ahozkotasuna da", esan du hendaiarrak.