Azken hilabeteetako erreportajeetan arakatuz

Tolosaldeko Ataria 2018ko mar. 30a, 09:52

Urtea hasiz geroz Tolosaldeko Atariak hainbat eta hainbat erreportaje kaleratu ditu. Galdu badituzu, orain duzu aukera kazetaritza lan horietan patxadaz murgiltzeko. 

Eguneroko borroka dute alkoholismoaren atzaparretan erori direnek. Horrela ekarri zuen hitzetara Iñigo Terradillos kazetariak Geratu ezinak dakarrena erreportajean.

Gizartean, parte izan eta sentitzeko, ezinbestekoak dira eguneroko harremanak. Harreman horietan jarduteko ikuskera Rakel Pascualek eta Carmen Carreterok kontatu zioten Ane Urkolari. Komunikazio ez bortitzari buruzko erreportajea, eredu horretan sakontzeko gida duzu: Komunikazio ez bortitza: harremanak zaintzea helburu.

Aurtengo martxoaren 8a data historikoa izan dela errepikatzen ari gara komunikabideok, behin eta berriz. Itzea Urkizuk, data aurretik Emakumeok Plantori buruzko hausnarketarako erreportaje-elkarrizketa prestatu zuen. Eider Olazar, Eli de Arriba eta Ana Sanzen hitzak jasoz: "M8-koa errealitatea kudeatzeko aurrerapauso bat izango da".

Kirolek ere protagonista ezberdinak ekarri dituzte lehen lerrora egunkari azalek. Baina emaitzetatik harago, badira kirolak sortutako bestelako erreportajeak. Esaterako, Lurdes Gabarain tolosarra erabateko aitzindaria izan zela erakutsi zion Asier Imazi. Korri egitea maite zuen emakumea da Gabarain.  

Josu Artutxak bestelako proposamena ekarri zuen. Anoetako Euskal Jaietatik, Peruko Tontor Garainetarako aukera aurkeztu zuen, Anoetako Yonki Taldearen laguntzaz. 

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!