Harituz bertso txapelketa

Zizurkil eta Berastegiko taldeak finalean

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2014ko apirilaren 1a

Saio ederra osatu zuten joan den ostiralean Andoaingo eta Zizurkilgo taldeek Harituz Herriartekoaren azken finalaurrekoan. Andoaingo Irunberri leporaino bete zen, eta bertan bildutakoek ez zuten hara joan izanaren damurik.

Bai andoaindarrek eta bai zizurkilgoek agur ederrarekin eman zioten hasiera. Txapelketa aurrera joan ahala gero eta agur hobeak entzun ahal izan ditugu, eta andoaingoak ere ez ziren atzera geratu. Ondorengo arikeketan, berriz, bertsoaldi borobilak osatu zituzten guztiek, eta bukaera arte pare-parean aritu ziren. Nabarmentzekoak ziren zortziko handiko nahiz puntutako ariketak, eta baita bukaeran koplaka egin zutena ere.

Azkenean Zizurkil sailkatu zen finalerako, eta Berastegikoekin lehian ariko dira apirilaren 11an Anoetako gaztetxean jokatuko den finalean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!