Harituz bertso txapelketa

Berastegik irabazi zuen Harituz txapelketako bigarren kanporaketa

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2014ko otsailaren 25a

Joan den ostiralean Berastegi eta Altzo jarri zituen aurrez aurre Harituz Herriartekoak. Altzoko elkartean egin zen saioa, afalostean. 45 lagun izan ziren afaltzen, eta beste hainbeste joan ziren saioa entzutera, elkartea goraino betez.

Saio bizia izan zen, bi taldeen agurretatik hasita; abesti ezagunei jarri zieten agurreko letra, eta horrek publikoa kantari jarri zuen. Berastegiarren ikusi mendizaleak doinua hartu zuten:
"Irabaztera a a a/Berastegitik gatoz/Altzo txikitzera"

Altzok, aldiz, estilo andaluzari heldu zion guztiak txaloka jarriz. Errepikak hala zioen:
"Ondo pasatzeko asmoz/egurra ematera gatoz"

Saioa animatuta hasi zen, eta hala eutsi zion gerora ere. Ateraldi politak utzi zituten bertsolariek eta debutanteek sorpresa atsegina eman zuten. Azkenenan, entzuleen artean banatutako 7 botoek berastegiarrak nagusitu zituzten. Berastegi igaroko da, beraz, hurrengo fasera. Anoetako taldearen aurka ariko da Anoetan bertan.

Inauterietan atsedenaldia egingo dute eta martxoaren 7an helduko zaie hurrengo kanporaketei, Alegia eta Zizurkilen arteko lehiarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!