Harituz bertso txapelketa

Zizurkil eta Tolosa, bertso lehiaren plaza asteburuan

Ataria 2014ko mar. 7a, 10:07

Aurrera doa Harituz bertsozaleen elkarguneak antolatutako herriarteko bertso txapelketa, eta asteburu honetan bi saio izango dira Zizurkilen eta Tolosan.

Gaur bertan izango da Zizurkilgo bertso saioa, Zentroan, 22:30ean hasita. Zizurkildarrak alegiarren aurka ariko dira bertan, eta bertsolari hauxek izango dira kantuan: Unai Mendizabal, Jon Ormazabal eta Joseba Otaegi zizurkilgo taldean eta Iker Iriarte, Mikel Artola, Hodei Oiartzabal Zaztarre alegiako taldean.

Bihar, berriz, Tolosa izango da herriartekoaren plaza, eta Orbela tabernan 23:00etan hasiko da Tolosa eta Andoainen arteko saioa. Tolosako taldean Beñat Azaldegi, Jatsu Ormazabal eta Ane Aldalur ariko dira eta Andoaingoan, berriz, Jon Eskudero, Aritz Eskudero eta Jon Beloki.

Datorren astean lehen emaitzak

Herriarteko txapelketako finalerdietan zein ariko diren oraindik ezagutzeke dago, izan ere, hurrengo asteburuan izango dira fase honetako azken bi saioak.

Horrela, hilaren 14an Anoetako gaztetxean izango da saioa, Anoetaren eta Berastegiren artean, eta martxoaren 15ean, berriz, Villabona eta Amasaren artekoa izango da Villabonako gaztetxean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!