Egunerokoa idaztea gorroto dut. Ez dut behar adina pazientzia edozein liburuxka hartu eta idazten hasteko. Emozio guztiak bertan idatzita utzi, eta nire barrenak husteko.
Gelako leihotik begira ari naiz. Seguruenik, beranduago etxean nire kabuz ikasi beharko dudan zerbait azaltzen ari da irakaslea eta, nire ondoan, Libek patiorako geratzen diren minutuak kontatzen dit…
Eskuekin malkoak kendu eta ur txorrota irekitzen dut. Aurpegia freskatu eta ispiluan ikusten dut nire isla. Ezezkoa egiten dut segituan eta beste bi aldiz garbitzen dut aurpegia urarekin.