Orri zurian galduta

Erabiltzailearen aurpegia Jone Alberdi 2019ko eka. 23a, 11:58

Egunerokoa idaztea gorroto dut. Ez dut behar adina pazientzia edozein liburuxka hartu eta idazten hasteko. Emozio guztiak bertan idatzita utzi, eta nire barrenak husteko.

Agian. hainbeste aipatzen den orri zuriarekiko beldurra da. Baina. azkenean, dena delako horrek atzera bota izan nau beti. Gaur bezala, harea-erlojuari begira denbora nola igarotzen den ikustea erakargarriagoa baita, agian, konfidentziatan aritzea baino. orri ziztrinarekin. Erakargarriagoa baino, errazagoa bada. behintzat.

Hala ere, beharrezkoa ikusten dut. oraingo honetan saiatzea. Emozioak bereziak baitira; eta, are gehiago, bakoitza azaleratzeko modua. Eta batzuetan harritu egiten gara, ez baikenuen espero irribarre bihurri hori, masailean behera doan bat-bateko malkoa, edo jarraian datorren euri jasa.

Ez genuen espero kanta horrek hainbeste hunkituko gintuenik. Ez genuen uste lagun horren besarkada benetan behar genuenik. Ez genuen pentsatzen horrelako poztasuna senti zitekeenik, garaile bihurtuko gintuen tantoa lortzean. Egunak iraun ditzakeen poztasun hori, pasartea lagunei kontatzean behin eta berriz sentituko duzuna.

Emozioak menderaezinak baitira. Askotan gorrotagarriak, nahiago genukeelako ezer ez sentitu, hainbeste sentitzea baino. Eta, beste batzuetan, trantze zoragarri horretan bilduta bizi nahiko genuke, urtetan zehar. Lotuta daudelako; batzuetan bata amaitzen delako, besteari emanez ongietorria. Errelebo-lasterketa bat bailitzan.

Baina, beti ez dugu dena hain argi ikusten. Batzuetan zurrunbilo batean gabiltza eta, esan diezadala norbaitek, nola lor daitekeen nahaste-borrastearen funtzionamendua ulertzea. Nik, behintzat, ezin baitut beste ezin egin, paperaren aurrean orduak igarotzea baino, anabasa horretatik irteteko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!