Harituz bertso txapelketa

Alegia eta Andoain izan dira Harituz bertso txapelketako lehen sailkatuak

Larraulgo kanporaketako irudia
Ostiral gauean hasi zen Harituz herriarteko bertso txapelketa, Alegian egindako saioarekin. Villabona eta Alegiako taldeen arteko lehiarekin abiatu zen herriartekoa, eta alegiarrak sailkatu ziren. Larunbat gauean berriz, Larraulen izan zen saioa. Larraul eta Andoainen arteko lehian, Andoain izan zen nagusi.

Ostiralean hasi zen herriarteko Harituz bertso txapelketa. Lehen lehia Villabona eta Alegiaren artekoa izan zen. Saio bizi eta umoretsua osatu zuten 6 bertsolariek, entzuleen gozamenerako. Izan zen algara eta txaloz etendako bertsorik, eta debutatu zuten bertsolariek sorpresa ederra eman zuten. Publikoan banatutako 7 epaileek ez zuten lan erraza izan, eta Alegia sailkatu zen 4 epaileren babesarekin. 3 izan ziren billabonatarren alde. Taberna gainezka zegoen, eta bertsolari zein entzuleek primeran pasatu zuten. Alegiarrek Anoetako taldea izango dute aurkari hurrengo kanporaketan.

Hurrengo egunean, larunbatean, Larraulen bildu ziren bertsozaleak Larraul eta Andoainen arteko lehia ikusteko. 45 lagun inguru bildu ziren saioa entzuteko: 35 afaltzera joan zirenak eta beste 10 inguru entzutera joandakoak. Giroa bikaina izan zen, festarako gogoa antzematen zen, eta jendeak ederki pasa zuen. Bertsotan Jexux Mari Irazu, Extitxu Izagirre eta Maddi Etxeberria aritu ziren Larrauldik; eta Jon eta Haritz Escudero anaiak eta Jon Beloki Andoaindik.

Agurrekin hasi zen gozatzeko aukera. Honela hasi ziren larrauldarrak: “Andoaindarrak Andoaingo/trenaren antzian/bi parada eginez/bertso bakoitzian”. Polita agurra eta zorrotza hasiera, saioa girotzeko aparta. Baina andoaindarrak ere ez ziren motz gelditu, eta peluka eta dantzaren laguntzaz osatu zuten agurra, martxosoa bezain polita.

Handik aurrerako ariketetan denetik izan zen. Batzuk, Jexux Mari eta Maddi esaterako, txukun aritu ziren oso, eta dotore zenbait momentutan. Jon Beloki, berriz, erantzuten saiatu zen, eta baita egin ere. Gainontzekoak ez ziren atzera geratu, eta barre algara ederrak sorrarazi zituzten euren ateraldiek. Puntukako ariketa izan zen andoaindarren indargunea, eta larrauldarrena, berriz, zortziko handiko eta txikiko ariketak. Oinekin eta bukaera emanda ere txukun aritu zirela esan beharra dago.

Azkenenean Andoaingo taldea nagusi. Hurrengo aurkaria Tolosa izango dute Tolosan bertan.

 

 

 

 

Erlazionatuak

Oihana Iguaran: «Txapelketarekin bertsorako beldur pixka bat galdu du jendeak»

Tolosaldea

Otsailaren 14an ekin zioten estreinako Herriarteko Txapelketari, eta iragan ostiralean amaitu zen, Anoetako gaztetxean jokaturiko finalarekin. Anto...
Zizurkilera joan da Harituzen I. Herriarteko bertso txapelketa

Jon Ormazabal, Unai Mendizabal eta Joseba Otaegik osatutako hirukoa nagusitu zitzaien, atzo, berastegiarrei. Anoetako gaztetxean jokatu zen Harituz...
Zizurkil eta Berastegiko taldeak finalean

Erabiltzailearen aurpegia Berastegi Zizurkil

Saio ederra osatu zuten joan den ostiralean Andoaingo eta Zizurkilgo taldeek Harituz Herriartekoaren azken finalaurrekoan. Andoaingo Irunberri lepo...
Berastegi, Harituz Bertso Txapelketako lehen finalista

Amasa-Villabona Berastegi

Berastegi izango da Harituz I. Herriarteko Bertsolari Txapelketako lehen finalista Amasari irabazi ostean. Ostiralean jakingo da zein izango den be...
Berastegi eta Amasa arituko dira nor baino nor Harituzeko finalaurrekoetan

Jendetza izan da asteburuko bi emanaldietan. Anoetan jokatutako saioan, Berastegik egin zuen aurrera; Villabonako 'derbian' berriz, amasarrak nagus...
Zizurkil eta Andoain, finalerdietan

Zizurkilgo taldeak Alegiari irabazi zion etxean, eta andoaindarrek tolosarrak garaitu zituzten. Bi saioetan aretoak bete dira.
Zizurkil eta Tolosa, bertso lehiaren plaza asteburuan

Tolosa Zizurkil

Aurrera doa Harituz bertsozaleen elkarguneak antolatutako herriarteko bertso txapelketa, eta asteburu honetan bi saio izango dira Zizurkilen eta To...
Berastegik irabazi zuen Harituz txapelketako bigarren kanporaketa

Erabiltzailearen aurpegia Altzo Berastegi

Joan den ostiralean Berastegi eta Altzo jarri zituen aurrez aurre Harituz Herriartekoak. Altzoko elkartean egin zen saioa, afalostean. 45 lagun iza...
Txapelketaren aitzakian, bertso-festa herrien artean

Tolosaldea

Harituz bertsozaleen elkarguneak lehenengoz antolatu du herriarteko bertso txapelketa; hilaren 14an hasiko da, Alegia eta Villabonako taldeen artek...

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!