Jarraitu Kilometroak Txikia zuzenean Ataria Irratian

Ataria 2022ko martxoaren 5a

Kilometroetako egitasmoen barruan, gaur, 10:30etik aurrera egingo dute Kilometroak Txikia, Ibarran. Ataria Irratia bertan izango da zuzeneko kontakizuna egiten, 10:30etik aurrera. Festa barrutik eta bertako protagonista ezberdinekin hitz eginez aireratuko da Kilometroak Txikia.

Ikastolako sarreran egingo duten ekitaldiak emango dio hasiera Kilometro Txikiari. Ondoren, adinaren arabera bi taldetan banatuko dira joko ezberdinetan aritzeko. Girotzen joateko, ilusioa piztu eta indartuta jarraitzeko antolatu du goiz osoko egitaraua Uzturpe Ikastolak. Protagonistak ikastolako ikasle eta haurrak izango dira, baina baita herriko eragileak ere.

Goiza borobiltzeko denak elkarrekin bilduko dira herriko plazan, 13:00ak aldera.

Jarraitu Ataria Irratia zuzenean hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!