Juan Carlos Diez Sotok aparteko zaletasuna du: intxaurrak ipurdiarekin puskatzea, alegia. Irurako Festen barruan bere marka pertsona haustea lortu du. Minutu batean 83 intxaur puskatu ditu, ipurdiarekin, berriro ere esan beharra. Lau Guinness errekorren jabe da Soto eta Iruran bere marka pertsona gainditzea lortu du, orain artean minutu batean gehienez 81 intxaur puskatu baititu, ipurdiarekin.