Irurako Jaiak 2015

Gazteen eguna iruditan

Asier Imaz 2015eko irailaren 26a

Haur eta gazteen eguna da gaurkoan Irurako Jaietan. Goizean goizetik eurak izan dira protagonista, gazteen festari 09:00etan eman baitiote hasiera. Bazkari eta afari ostean, kontzertuak izango dituzte plazan.

Patata-tortilla lehiaketa egin dute goizean irurarrek. Ondoren, haurren eta gazteen bazkariak izan dira, baita bikoteenak ere. Arratsaldea girotzeko elektrotxaranga hasiko da 18:00etan. Gazte afariaren ondoren izango dira kontzertuak: Strombers, Gatibu eta DJ Bull.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!