Irurarrak plazan bildu eta erronka ikusi aurretik erakustaldiaz ere jabetu dira. Sotok intxaurrak ez ezik pistatxoak eta urrak ere puskatu baititu, hauek ere ipur masailak lagun. Erakustaldiaren ondoren, irurarrek teknika berezi hau probatzeko aukera ere izan dute. Sotoren ibilbidea telebistan ere jarraitu ahal izango dute bere jarraitzaileek, izan ere, hurrengo proba espainiar telebista kate bateko programa batean izango du.
110 intxaur jarri dizkiote Sotori errenkan baina 83 puskatzea lortu du 60 segundutan. Zaletasuna nondik datorkion galdetuta, istorioa sagardotegi batean apustu baten hasi zela aitortu du.