Irurako Jaiak 2015

Festetako egun handia ospatzen ari dira Iruran

Jon Miranda Labaien 2015eko irailaren 29a

Herriko dantzari txikien emanaldiaren ondoren eta hamaiketakoaren aurretik, udal taldeak Marimi Ugalde herritarra omendu nahi izan du. Arratsaldean jarraituko dute ekitaldiek.

Goizeko 11:00etan egin dute meza nagusia eta ondoren plazan emanaldia eskaini dute herriko dantzari txikiek.

Dantza taldeko irakasle gisa, herriko erretirodunen elkartean eta oro har, herrigintzan egin duen lana aitortu dio Irurako udal gobernuak Marimi Ugalderi. Ana Leunda, gaur egungo alkateak, esker hitzak izan ditu Irurako alkate izandakoarentzat. Oroigarriak ere eman dizkiote. Hunkituta jaso du omenaldia Ugaldek: "ez nuen espero horrelakorik. Herriaren alde lanean jarraituko dut. Orain zorretan nago herri guztiarekin, edozer behar baduzue jo lasai niregana. Eskerrik asko denei".

Arratsaldez jarraituko du jaiak, break dance ikuskizunarkein eta Loatzo Musika Eskolako bandaren emanaldiarekin. Larunbatean bukatuko dira Irurako San Migelak.

Irailaren 29a, asteartea San Migel eguna
17:00 Break dance ikuskizuna Urban 13 kolektiboaren eskutik garbilekuko plazan
18:00 Loatzo Musika Eskolako bandaren emanaldia

Urriaren 1a, osteguna Nagusien nazioarteko eguna
18:00 Plazan kantu-saioa Irurako jubilatuekin eta ondoren Irurako dantzari txikien emanaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!