Irurako Jaiak 2015

Musika eta dantza arratsaldea

Mikel Iraola 2015eko irailaren 28a

Irurako festen laugarren jai eguna izan da gaurkoa, eta berriro ere txikienek izan dute gozatzeko aukera.

Buruhandi eta erraldoiak kalera irten dira lehenik, Loatzo Musika Eskolako txisulari eta trikitilariek lagunduta. Ondoren, Udaberri dantza taldeak ikuskizuna eskaini du plazan. Bihar, berriz, jaien egun handia ospatuko dute. Hauxe da egitaraua:

Irailaren 29a, asteartea San Migel eguna
09:00 Diana txistulariekin
11:00 Meza nagusia
Ondoren, Irurako dantzarien emanaldia eta, jarraian, hamaiketako herrikoia
17:00 Break dance ikuskizuna Urban 13 kolektiboaren eskutik garbilekuko plazan
18:00 Loatzo Musika Eskolako bandaren emanaldia

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!