Irurako Jaiak 2015

Irurako jaien egitaraua

Ataria 2015ko ira. 17a, 20:59

Datorren ostiralean, hilaren 25ean hasiko dira, eta urriaren 3an amaituko dira.

Irailaren 25a, ostirala
18:30 Agurra, txupinazoa eta herensugea jaistea
19:00 Haur eta helduen danborrada
21:00 Barrikotea. Oharra: zero zabor filosofiarekin bat eginez, ahalik eta zabor gutxiena sortzeko, barrikotean afaldu behar dutenek etxetik ekarri behar dituzte mahai-tresna, jan-ontzi eta eskuzapi berrerabilgarriak, eta bukatutakoan eraman egin behar dituzte.
Ondoren, dantzaldia Zesuma taldearekin

Irailaren 26a, larunbata
09:00 Gazte festaren hasiera
11:00 Haurrentzako sormen tailerrak
11:30 Patata- tortilla lehiaketa
13:00 Gazteen dantza-soka
14:00 Haurren bazkaria San Migel plazan.Ondoren, Industriaren parkea KULKI taldearekin
14:30 Gazteen bazkaria Share Elkartean
14:30 Bikoten bazkaria Aizpurua Jatetxean. Prezioa: 30€. Txartelak aldez aurretik erosi behar dira. Zaintza zerbitzua egongo da. Ondoren musika dantzagarria Olatz eta Xabierrekin
17:00 Apar festa Loatzo Plazan
18:00 Kalejira Ttek elektrotxarangarekin gazteen karpatik aterata
21:00 Gazteen afaria
23:00 Rock kontzertua San Migel Plazan: Strombers, GATIBU eta D.J. BULL.
23:00 Dantzaldia garbilekuko plazan: 80. hamarkadako musika dantzagarria eta goateke-giroa

Irailaren 27a, igandea
12:00 Gorritiren abereak
17:00 Herri kirol saioa, Jesus Mari Mugika, Ernesto Ezpeleta “bihurri”, Ugaitz Mugerza eta Jose Mari Esnaola aizkolariekin eta Jose Agustin Landarbide harrijasotzailearekin
19:00 Sagardo-dastatzea

Irailaren 28a, astelehena
17:00 DJ PORRU haurrentzako erromeria
18:15 Kalejira buruhandi eta erraldoiekin eta Loatzo Musika eskolako trikitilari eta txistulariekin
19:30 Udaberri dantza taldearen emanaldia

Irailaren 29a, asteartea San Migel eguna
09:00 Diana txistulariekin
11:00 Meza nagusia
Ondoren, Irurako dantzarien emanaldia eta, jarraian, hamaiketako herrikoia
17:00 Break dance ikuskizuna Urban 13 kolektiboaren eskutik garbilekuko plazan
18:00 Loatzo Musika Eskolako bandaren emanaldia

Urriaren 1a, osteguna Nagusien nazioarteko eguna
18:00 Plazan kantu-saioa Irurako jubilatuekin eta ondoren Irurako dantzari txikien emanaldia.

Urriaren 2a, ostirala
17:30 Frontenis txapelketaren finala trinketean
18:30 Kalejira Loatzoko txistulariekin eta buruhandiekin
Ondoren, txistor-jatea Share Elkartean
22:30 Play Back jaialdia San Migel plazan
Ondoren, dantzaldia Laket taldearekin San Migel Plazan
Oharra: Parte hartzaileek musika MP3 formatuan ekarri beharko dute 21:30erako

Urriaren 3a, larunbata
11:00 Haur parkea garbilekuko plazan
13:00 Juan Carlos Diez Sotoren erakustaldia, ipurdiarekin intxaurrak puskatuz San Migel Plazan
14:30 Herri bazkaria San Migel Plazan. Prezioa: 20€. Txartelak aldez aurretik erosi behar dira. Zaintza zerbitzua egongo da.
16:00 Haur parkea garbilekuko plazan
17:30 Asto-lasterketa Etxezarreta kalean
19:30 Bertso saioa San Migel Plazan: Bertsolariak: Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Julio Soto eta Miren Amuriza. Gai jartzailea: Aitor Mendiluze
23:00 Dantzaldia Egan taldearekin San Migel Plazan
24:00 Herensugea erretzea. Oharra: Jai batzordeak festazale guztiak animatzen ditu erreketa-ekitaldira dolumin-jantziekin etortzera

Urriaren 11, igandea Jubilatuen eguna
12:00 Meza nagusia
14:00 Bazkaria trinketean jubilatu eta pentsiodunentzat. Prezioa 12 €
Ondoren, musika dantzagarria Joxe Mendizabalekin

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!