Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kontseiluak 19 udalerritan elkarretaratzeak deitu zituen gaurko, eta Tolosaldekoa, Tolosan egin da. 150 lagun inguru elkartu dira 'Estatuen esku-hartzeak salatu eta euskararen normalizaziorako udalen neurriak babesteko' leloaren atzean. Gipuzkoako Foru Aldundiko kideekin batera, eskualdeko udal ordezkariek eta eragileek hartu dute parte ekimenean. Tolosako udaletxearen aurrean elkartu eta eskuak marraztu ondoren, euskaraz bizitzeko eskubidearen aldeko mezua zabaldu dute. Horrez gain, Espainiako gobernuak EAEn duen ordezkariak, Carlos Urkijok, hainbat udalen hizkuntza irizpideen aurka jarritako salaketa deitoratu dute.
Maier Ugartemendia / Itzea Urkizu
2014 mar 25AnoetaTolosa
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?