Hizkuntz eskubidea jomugan

Urkijok beste salaketa bat jarri dio Tolosako Udalari

Ataria 2014ko ekainaren 6a

Kontseiluak deituta elkarretaratzea egin zuten Tolosan, Urkijoren lehen salaketaren aurka
Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak beste salaketa bat jarri dio Tolosako Udalari. Oraingo honetan, jarduera kulturalak finantzatzeko udalak eskaintzen dituen diru laguntzen oinarrietan euskararen sustapenerako irizpideak barneratzeagatik. Udalak esan duenez, legeak eskaintzen dizkion bide guztiak jorratuko ditu honi aurre egiteko. "Eragozpenak eragozpen, lanean jarraituko dugu euskararen normalizazioa sustatzeko", esan du udalak.

Aurreko errekurtsoa 2013ko urte hasieran Tolosako Udalak onartu zituen kontrataziorako hizkuntza irizpideengatik jarri zion Urkijok udalari. Honako hauek, hizkuntza irizpide orokorren barruan zeuden. Eta egun oraindik prozedura irekia dago.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!