Ataria
2014 eka 06
Tolosa
Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak beste salaketa bat jarri dio Tolosako Udalari. Oraingo honetan, jarduera kulturalak finantzatzeko udalak eskaintzen dituen diru laguntzen oinarrietan euskararen sustapenerako irizpideak barneratzeagatik. Udalak esan duenez, legeak eskaintzen dizkion bide guztiak jorratuko ditu honi aurre egiteko. "Eragozpenak eragozpen, lanean jarraituko dugu euskararen normalizazioa sustatzeko", esan du udalak.