2018/04/10 17:30
Topic aretoa | Tolosa
JOAN VAELLO
(Psikopedagogoa, UNED-en psikologiako irakaslea, orientatzailea...)
Hitzaldia gazteleraz izango da: 'La gestioĢn del aula. Los conflictos como oportunidades'
Samaniego eta Orixe Ikastetxeak antolatuta.
* Umeak zaintzeko Haur-Txoko zerbitzua egongo da.
Samaniego Ikastetxea
2017-06-22 09:04
Azkenean iritsi zen eguna! Bixente Gorostidiren bertsoak, Ana irakaslearen moldaketak, hainbat ikasle eta ikasle ohiren musika, abesbatza mundiala (ikasleak, irakasleak, begirale bat, guraso bat, Bixente bera...)... denak Bonberenean, Mikel "Mirri"ren laguntzaz grabatzen. Denontzako esperientzia ahaztezina. Emaitza, datorren ikasturterako! Mila esker, Bonberenea!!!!
Samaniego Ikastetxea
2017-06-21 15:21
MANTTOREN BERTSOEN GRABAZIOA, BONBERENEAN- irudiak eta audioak
Samaniego Ikastetxea
2017-06-18 17:15
Azkenean iritsi zen eguna! Bixente Gorostidiren bertsoak, Ana irakaslearen moldaketak, hainbat ikasle eta ikasle ohiren musika, abesbatza mundiala (ikasleak, irakasleak, begirale bat, guraso bat, Bixente bera...)... denak Bonberenean, Mikel "Mirri"ren laguntzaz grabatzen. Denontzako esperientzia ahaztezina. Emaitza, datorren ikasturterako! Mila esker, Bonberenea!!!!
Samaniego Ikastetxea
2017-06-12 14:32
AUZOLANA
Eskolako hainbat azpiegitura hobetu asmoz, familien arteko harremana sendotu nahian eta eskolan duten inplikazioa agerian utziz, auzolan eguna antolatu zuten gurasoek. Gorosti guraso elkartea osasuntsu dagoen seinale! Horrela, lan eta festa giroan, eskola publikoaren aldarrikapena ere egin nahi izan zuten.
Samaniego Ikastetxea
2017-06-12 14:16
Eskolan antolatzen dugun Haur Hezkuntzako jolasen tailerrean, aurten 17 gurasok parte hartu dute. Ederki pasatzeaz gain, ikasitakoa besteekin partekatzea erabaki zuten eta maiatzeko ostiral batean "Merienda eta jolasak" izenekoa antolatu zuten patioan. Erantzuna ezinhobea izan zen: familia asko bildu ziren patioan eta txikiek zein helduek jolasari ekin zioten. Ondoren, merienda goxoa!! Errepikatzeko modukoa.
Samaniego Ikastetxea
2017-06-12 14:05
Euskararekiko konpromisoa argi eta garbi adierazi nahi izan dute aurten gurasoek, ekintza guztietan partaidetza bikaina izan baita: eskolan antolatutakoetan, zein herri mailako Korrika txikian (korrika eta bizikletaz), Arnastu euskara lip-dubean eta Eusle kanpainan. Azken honetan, 57 pertsonak heldu zioten erronkari!! inplikazio txalogarria, benetan!