IKER GALARTZAREN BISITA LEHEN HEZKUNTZAN

Erabiltzailearen aurpegia Samaniego Ikastetxea 2020ko urtarrilaren 24a

Bideoa prozesatzen ari gara. Itxaron pixka bat mesedez...

Ikasle guztiek ikusi dute zuzeneko irratsaioa (arazo teknikoak eta guzti) eta 1. ziklokoek harekin egoteko aukera izan dute.

Euskara batzordearen gonbidapena onartu, eta gaur bisitan etorri zaigu Iker Galartza. Izan ere, 2. mailako gela batek haren izena baitu... ikasturtero, geletako errotulazioetan dagoen euskal erreferente bat gonbidatzen dugu eta oraingo honetan, Poxpolori egokitu zaio ikasleen omenalditxoa jasotzea. Ondo merezita, gainera! irratsaio bat egin dugu, ikasleek bertsoak abestu dizkiote, elkarrizketatxoa eta argazkiak ere izan ditugu... aupa Iker, eta... GORA GURE ZIRKUA!!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!