LITERATUR ASTEA SAMANIEGO IKASTETXEAN

Erabiltzailearen aurpegia Samaniego Ikastetxea 2021eko apirilaren 26a

Apirilaren 19tik 23ra irakurketa saioak jaso ditugu irakasle eta gurasoengandik. 

Urtero bezala Samaniego Ikastetxeak Literatur Astea ospatu du. Astean zehar familiak eskolara gerturatu zaizkigu beraien seme-alaben geletan ipuinak kontatzera. Kontaketa hauek, on line, grabazio bidez, bertatik bertara egin dira eta eskolako espazio guztiak erabili ditugu horretarako barrukoak zein kanpokoak.

Bizi dugun egoerak ez digu, urtero, apirilaren 23an , liburuaren egunean, eskolan antolatzen dugun irakurketa maratoia egiteko aukerarik eman. Hori dela eta  Tolosako gune desberdinetan irakurketa saioak egin ditugu. Ikasleei etxetik gustukoen duten ipuinen bat ekartzeko eskatu diegu eta era berean guk ere, ipuin desberdinak kontatu dizkiegu.

Aurtengo Literatur astea ere, aparta izan da!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!