Erakutsiz ikasi

Samaniegoko ikasleen bisita

Erabiltzailearen aurpegia Samaniego Ikastetxea 2020ko otsailaren 11

Samaniegoko LH 5 mailako ikasleak Tolosaldeko Atarian izan dira bisitan. Erredakzioa ezagutu eta nola lan egiten den bertatik bertara ikustearekin batera, Ataria irratian parte hartzeko aukera ere izan dute. Hain justu, inauterien inguruan aritu dira solasean eskualdeko irratiko mikrofonoetan, eta guztiek ia prest dutela mozorroa azaldu dute. Bi talde etorri dira, eta LH 5eko hirugarren taldea hiru aste barru izango da Atariaren egoitzan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!