1. zikloko geletan errotulazio berriak

Erabiltzailearen aurpegia Samaniego Ikastetxea 2021eko maiatzaren 7a

Aurten 1. zikloko geletako izenak aldatu ditugu. Ikasleei informazioa ekartzeko eskatu genien eta  -familien laguntzarekin- primeran erantzun zuten!

Txartel berriak jada jarrita daude, eta prozesu honetan egindakoak bideotxo batean jaso ditugu. Aukeratuak izan diren pertsonei (Iker Galartzari, Joseba Usabiagari, Irene Caminosi, Jokin Altunar, Pituxari eta Maite Gurrutxagari) ere bidaltzeko asmoa dugu. Horietako  bat (Iker Galartza) eskolan eduki genuen eta pixkanaka, denak eskolara gonbidatzea da gure asmoa. 

Ekimen honekin duela 10 bat urte hasi ginen eta Tolosaldeko euskal erreferenteak ikasleengana hurbiltzea du helburu.Ikasleak asko motibatzen ditu eta pertsona horiek egiten duten lana aitortzeko baliagarria da!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!