Irakurketa saioak egingo dituzte Samaniegoko ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Samaniego Ikastetxea 2021eko apirilaren 22a

Literatur Astearen barruan, eta Liburuaren Egunaren harira, irakurketa saioak egingo dituzte bihar, ostirala, Tolosako hainbat txokotan, taldeetan banatuta.

Urtero bezala, Samaniego ikastetxea Literatur Astea ari da ospatzen. Bizi dugun egoeragatik, urtero eskolan antolatzen duten irakurketa maratoia egiteko aukerarik ez dute izan. Hori dela eta bihar, apirilak 23, Tolosako gune desberdinetan irakurketa saioak egingo dituzte.

Ikasleei etxetik gustukoen duten ipuinen bat ekartzeko eskatu diete, eta, era berean, irakasleek ere ipuin desberdinak kontatuko dizkiete. Maila desberdinetan banatuta, 10:00etatik aurrera, herriko hainbat gunetan egongo dira irakurtzen: HH4koak Larramendi Parkean, HH5koak Arkauten, LH1ekoak Haur liburutegi ondoko harresi gunean, LH2koak Soka parkean, Santa Maria elizaren ondoan, LH3koak San Esteban auzoko parkean eta Elosegi parkean, LH4koak Zumardi Handia parkean eta LH5koak Zabalarreta parkean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!