Samaniego ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek, Garaion taldeko Julia, Amaia eta Mirenen laguntzarekin, haur hezkuntzako jolasgunean zume biziarekin ezkutaleku dotoreak eraiki dituzte txikienen gozamenerako. Aurreko egunean diseinu desberdinak egin zituzten eta denen artean aukeratutakoa gauzatu dute. Emaitza bikaina izan da! baina politagoa izango da udaberrian, hostoak ateratzean!