Kilometroetan ateratako argazkiekin sariak irabazi ditzakezu

Ataria 2022ko urriaren 3a

Bidali Kilometroak egunean ateratako argazkiak eta irabazi Ibarrako Danon Txokoa tabernan 2 lagunentzat eguneko menu bikoitza!

Atzoko egunean argazkiak atera zenituen? Irribarra egun handian bertako giroa zure kamararekin harrapatu al zenuen? Erakutsiguzu eta irabazi sariak!

IRRIBARRA lehiaketan parte hartzea oso erraza da; Kilometroak egunean ateratako argazkiak lehiaketarako egindako aplikazioaren bidez bidali eta zozketan sartuko zara. Gogoratu, edonork hartu dezaleka parte, Atarikide izan edo ez izan.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak eta bestelako informazio guztia hemen aurki ditzakezu.

Argazkiak bidaltzeko epea: urriaren 2tik 4eko 12:00ak arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!