IRRIBARRA lehiaketan Tolosaldean bizi den edo eskualdearekin harremana duen edonork har dezake parte, Atarikide izan edo ez izan. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak eta bestelako informazio guztia ondorengo lerroetan azalduko ditugu:
Argazkiak Ataria.eus webgunean lehiaketarako egindako aplikazioaren bidez bidaliko dira eta Ataria.eus webgunean lehiaketarako sortuko dugun argazki galerian egongo dira ikusgai.
Argazkiak bidaltzeko epea: urriaren 2tik 4eko 12:00ak arte.
Argazkiaren ezaugarriak:
- IRRIBARRA izango da argazkiaren gaia.
- Argazkiak 2022ko Kilometroak egunean (urriak 2) Ibarran ateratakoa beharko du izan.
- Bidaltzailea izan beharko da argazki horren jabea.
- Argazkian adin txikiko pertsonak azaltzen badira, bidaltzaileak argazkia igotzeko baimena beharko du izan.
Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
- Egilearen izen-abizenak.
- Harremanetarako telefonoa eta e-mail-a.
- Atarikidea bazara, harpide zenbakia izenarekin batera jarri.
Saridunak:
- Atarikide izan edo ez, edonork har dezake parte lehiaketan.
- Parte hartzaile guztiek aukera berdinak izateko, saridunak zozketa bidez aukeratuko dira.
- Atariako epaimahaiak egingo du zozketa urriaren 4an, 12:30ean.
Saria:
- Ibarrako Danon Txokoa tabernan 2 lagunentzat eguneko menu bikoitza zozkatuko da.
Irabazleak:
- Argazki irabazlea eta honen egilearen izen-abizenak urriaren 5ean Ataria egunkarian eta Ataria.eus webgunean argitaratuko dira.
Argazkiak:
- Jasotako argazkiak ATARIA-ko artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak publikatzeko eskubidea. Lehiaketa honetako parte-hartzaileak, bidalitako lanen jabe den neurrian, lanak erabiltzen eta jendaurrean erreproduzitzen uzten dio.