Igandean Ibarrara joateko autobus zerbitzu berezia jarriko du Lurraldebusek

Ataria 2022ko irailaren 28a

Igandean Kilometroak jaia ospatuko da Ibarran, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du garraio publikoa indartuko duela egun horretan.

Igandeetako zerbitzuez gain, zerbitzu bereziak eskainiko ditu Lurraldebusek. BU07 autobus zerbitzuan, Donostiatik (Askatasunaren hiribidetik) Tolosarantz bost autobus gehiago etorriko dira goizean. Arratsaldean, berriz, bost autobus gehiago irtengo dira Tolosatik (zezen plazatik) Donostiarantz.

Eskualdeko herrien kasuan, TO01 (Tolosa-Abaltzisketa-Tolosa), TO02 (Tolosa-Berastegi-Tolosa), TO03 (Tolosa-Orexa-Tolosa) eta TO04 (Tolosa-Asteasu-Tolosa) zerbitzuetan ere autobus gehiago egongo dira. Goizean, autobus gehiago egongo dira inguruko herrietatik Tolosara joateko; arratsaldean, berriz, autobus gehiago egongo dira Tolosatik inguruko herrietara joateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!