33.500 bidaiarirentzat lekua prest izango du RENFEk igandean

Ataria 2022ko irailaren 28a

Kilometroak jaialdia ospatuko da urriaren 2an Ibarran. Antolatzaileek garraio publikoa erabiltzeko eskatu dute. RENFEk eskaintza zabaltzea erabaki du.

RENFEk esan duenez, Kilometroak jaialdiaren antolakuntzarekin kolaboratuko du igande honetan: «Aldirietako trenei esker ahal bezainbeste jende hurbildu dadin Ibarrako Uzturpe ikastolaren alde igandean, urriak 2, ospatuko den jaialdira».

Ibarrak ez du tren geltokirik, baina Tolosaren gertutasuna kontuan izanda, Aldirietako zerbitzuak 52 tren izango ditu RENFEren esanetan: «Operatiboari esker maiztasunak areagotu egingo dira Hernani eta Beasaingo geltokien artean, egun horretarako 33.500 plazako gaitasuna eskainiz».

Bestalde, igandean 08:30ak eta 21:30ak artean trenek ez dute Tolosa Erdia geltokian geldialdirik egingo.

Irun-Brinkola norabideko trenen ordutegia:

Brinkola-Irun norabideko trenen ordutegia:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!