Kuriositateak jendetza elkartu du

Irati Saizar Artola 2022ko maiatzaren 28a

Kilometroetako bideoklipa aurkeztu dute gaur iluntzean Ibarrako elizan, eta jarraian, bideokliparen zati bateko dantza egin dute plazan, animatu direnek.

Hitzordura herritar ugari gerturatu da. Eliza jendez gainezka zegoen, ez zen leku askoz ere gehiago geratzen. Jendeak bazuen ikusmina, zer, nork, nola, zein musikarekin eta zein itxurarekin grabatu ote duten aurten Ibarran ospatzen ari diren Kilometroetako bideoklipa. Elizan pantaila handian denek batera ikusi dute lehen aldiz, eta ondoren, plazan, bideoklipeko koreografia egin dute Alurr dantza taldeko hainbat kide oholtzan zirela, gainerakoei erakusten. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!