Kilometroetako bideoklipa aurkeztu dute

Ataria 2022ko mai. 28a, 21:06

Azken hilabeteetan prestatzen aritu diren bideoklipak ikusi du argia; gaur iluntzean aurkeztu dute, Ibarrako elizan.

Hitzordu berezia zuten gaur iluntzean Ibarran. Kilometroetako bideoklipa aurkeztu dute herriko elizan, herritarren aurrean. Aurkezpenean azaldu bezala, "herritik herrira, bertatik bertara" egindako bideoklipa da, "zero kilometro". Izan ere, lanketa horretan parte hartu duten guztiak dira bertakoak. Musika sortzen Enrikko Rubiños Rezola aritu da eta hitzak Maider Eraunzetamurgil Elustondo eta Ane Zubia Aranaldek jarri dizkiote. Ahotsa jarri diona, abeslaria, Eneritz Jauregi Lopetegi izan da eta ondoan izan du Unai Artola Eguren baxuarekin, Saioa Ugowe Balza teklatuan, Ander Zubillaga Artano gitarrarekin, Rubiños bera baterian, Jon Garmendia Anfurrutia albokarekin, eta Rubiños eta Garmendia txalaparta jotzen.

Grabazio eta nahasketak Bonberenea estudioan egin dituzte, Karlos Osinaga Txap-ekin. Eta bideoklipari dagokionean, produkzioaz eta edizioaz Arri Studioa arduratu da eta koreografiaz Alurr dantza taldea. Zeinu hizkuntza ere ageri da bideoklipean eta Julia Rodriguez Rojok, Maddi Ibarburu Romonk eta Aransgi elkarteak hartu dute horretarako ardura. Maskota moduan txorimalo bat ageri da eta bere sorkuntza Aloña Peñagarikano Mujikak egin du eta mugimendu artistikoa Nagore Leon Plazak eman dio, eta Uxue Murua Renobalesek gorpuztu du.

Erlazionatuak

Kuriositateak jendetza elkartu du

Irati Saizar Artola 2022 mai 28 Ibarra

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!