Joxemi Saizar
2013 abe 14
Tolosa
Ramon Labaien Sansinenea (Tolosa, 1928) erbestean egon zen gerra ondoren, aita alkate abertzalea izan zelako gerra aurretik. Tolosara itzuli eta gerra ondoko frankismo giroa ondo ezagutu zuen. Ondoren, hauteskundeak iritsi zirenean, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua eta Donostiako alkatea izan zen PNVtik.