Ramon Labaienen heriotza

Tolosako Udalak Ramon Labaienek egindako lana aitortu du

Ataria 2013ko abenduaren 14a

Ramon Labaienen heriotza jakin ondoren, oharra kaleratu du Tolosako Udalak.

"Ramon Labaienen heriotza dela eta, Tolosako udalaren izenean doluminak familiari, tolosar handi batek utzi gaitu eta. Ramon Labaien, euskaldun, euskaltzale eta askatasunaren aldeko pertsona izan zen beti. Bere belaunaldiko asko bezalaxe, garai gogorrak bizitakoa. Bere aita, alkate zela 1936ko uztailaren 18an Estatu kolpearen ondorioz ihesi joan behar izan zuten bere herritik, eta ondorioz, Tolosatik kanpo urte asko igaro behar izan zituzten. Hala ere, horrek ez zuen bere herriarekiko konpromisoa uztera eraman, are gehiago, euskal kulturaren alde lanean jarraitu zuen. Gizatasun handiko pertsona, argia, apala eta azkarra, bere ideiak defendatzen zituena. Baina aldi berean, entzuten eta arrazoitzen zuena: Pertsona osoa. Siglen gainetik, euskal nortasunaren alde eginez beti. Tolosako herriak bere esker ona adierazi nahi dio bere bizi ibilbide horretan herri honen alde erakutsi eta egindako lanagatik.  Agur Ramon".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!