Ramon Labaienen heriotza

Jokin Azkue: "Galera handia da"

Ainhoa Oiartzabal 2013ko abenduaren 14a

Eusko Jaurlaritzako euskara sustatzeko zuzendari eta Tolosako EAJko zinegotzi Jokin Azkuerentzat "galera handia" da Ramon Labaienen heriotza.

"Euskararentzat eta euskal kulturarentzat galera handi bat" dela uste du zinegotzi jeltzaleak, "belaunaldien arteko transmisioa egiteko ezinbesteko erreferentzietako bat galdu baita". Izan ere, 36ko gerra osteko Euskal Pizkundea bizi eta ongi ezagutu zuen pertsona zen Ramon Labaien. Urte asko igaro diren arren, iaz bertan Tolosan aro hartaz hitzaldia eman zuela nabarmendu du Azkuek. Gizon "kementsua" zela dio, bere iritziak irmotasunez defendatzen zituela, baina aldi berean, besteen ideiak errespetatzen zituela. "Eginiko lan guztia aitortzea dagokigu".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!