Antonio Maria Labaien politikari eta idazlearen semea, 1928. urtean jaio zen Tolosako San Frantzisko pasealekuan. Aita Tolosakoa alkatea zuen, EAJ alderdikoa eta 1936an Gerra Zibila piztu zenean ihesi joan behar izan zuten. Ziburun eta Saran bizi izan zen 9 urtez.
Erbestetik bueltan, Donostian jarri zen bizitzen. Ikasketak burutu ondoren, Donostiako Londres Hoteleko zuzendari izan zen eta ondoren EAJren eskutik sartu zen politikan. 1980 eta 1983 urteen artean, Frankismoaren ondorengo lehen Jaurlaritzako Kultura sailburua izan zen, Carlos Garaikoetxearen gobernuan. Euskarazko telebista eta irrati publikoak Labaienen agintaldian sortu zituzten; baita HABE, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Antzerti eta Euskararen Legea ere.
Donostiako alkatea izan zen 1983tik 1987ra bitarte; EAJren zatiketak alkatetzako legealdiaren erdi-erdian harrapatu zuen: 1987an ere Donostiako EAJren alkategaia izan zen, baina bi zinegotzi baizik ez zituen atera haren zerrendak. Enpresa pribatura itzuli zen urte berean, arma fabrika batera. Gai militarretan aholkulari izan da geroztik, duela hiru urte erretiroa hartu zuen arte.
Azken aldian Independentistak taldean zebilen. Taldearen sortzaileetako bat izan zen.