Tolosaldeko traineruaren inguruko gehigarri berezia eta webgunea, guztion eskura

Ataria 2018ko maiatzaren 17a

Tolosaldeko Arraun Klubarekin elkarlanean, emakumezkoen traineru berriaren inguruko gehigarri berezia eta webgunea argitaratu ditu TOLOSALDEKO ATARIAk.

Denboraldi historiko baten aurrean da Tolosaldeko Arraun Kluba. Emakumezkoen traineru propioa izango du berriro ere, eskualdeko arraunlariak batuz. Proiektuari bultzada eman nahian, eta elkarlanean oinarrituz, gehigarri berezia eta webgunea argitaratu ditu klubak ATARIArekin.

Gehigarri hori ATARIAko harpidedunek doan jaso dute gaurkoan, eta beste 1.000 ale banatuko ditu klubak gaurko pintxo potean eta larunbateko aurkezpenean.

Horrez gain, TAK eta bere babesleei esker, webgunean leku berezitua izango du klubak, eta bertan jarraitu ahal izango dira arraun denboraldiko xehetasun guztiak. tak.eus klikatuz gero iritsi daiteke bertara.

Gehigarriari dagokionez, honako edukiak topatu ahal izango dira (datozen egunetan online izango dira TAKen webgune horretan):

Aurtengo denboraldiaren berri ere elkarlanean emango dute TAKek eta ATARIAk.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!