Lau arraunlariren asmoak, ametsa betetzera doazen momentuan

Tolosaldeko Ataria 2018ko mai. 18a, 11:14
Urdapilleta, Romero, Zumeta eta Sanchez- MIKEL IRAOLA

Bihar aurkeztuko du TAK-ek ofizialki trainerua. Aurretik Nagore Urdapilletak, Irati Romerok, Maider Zumetak eta Ane Sanchezek euren ilusio eta desirez hitz egin dute.

Nagore Urdapilleta

«Azkenean, iritsi zaigu ametsa betetzeko momentua» 

«Arraunean 13 urterekin hasi nintzen, ez nuelako nire gustuko kirola aurkitzen. Niretzat giro berri bat aurkitzea izan zen eta, behin taldean konfiantza hartuta, izugarri harrapatu ninduen arraunak; sei urtera hementxe jarraitzen dut».

 

Irati Romero

«Lehen urtea izanda, gozatzea esaktzen diot denboraldiari» 

«Hasi nintzenez geroztik patroi lanetan aritu izan naiz. Duela bost urte hasi nintzen arraunean, TAK-en, eta txiki-txikia nintzen, txikiena; zuzenean patroi lanetan jarri ninduten, eta halaxe jarraitu dut, gaur arte».

 

Maider Zumeta

«Aulki finkoan traineruen lehia da gorena»

«Zazpi urte daramatzat arraunean, eta Hernanin aritu nintzen traineruan, aurrez».

 

Ane Sanchez

«Hasieran aurkari zuzen bat bilatu beharko dugu»

«Hernanin hasi nintzen traineruan, eta hiru urte egin ditut han. Bateletik itsasora sekulako desberdintasuna dago, ordura arte ez baikinen sekula itsasoan aritu; arraun egiteko modua ere desberdina da, ura ez baitago leku berean. Kosta egingo litzaidake batelaren edo traineruaren artean bat aukeratzea». 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!