TAK-en emakumeak gidari

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Agirre Arrastoa 2018ko maiatzaren 19a

Bertsoa. Doinua: Itsasoari begira.

Murgil gaitezen hamarkada bat 

joan den errepasoan 

nostalgiari bide emanez 

ur handietako soan 

behin traineru bat ureratu zen 

helburu umil jasoan 

elkar hartuta babestu ginen 

olatuen erasoan 

urmael gisa amaitu zuen 

amets baten itsasoan. 

 

Tolosaldeko Arraun Klubean 

emakumeak gidari 

babor, estribor, proa ta popa 

ta tostak indar emari 

berriz martxan da Tolosaldeko 

hainbat neska arraunlari 

lotu estrobo denak sendo ta 

ekin dio bideari 

urak astinduz ta paladaka 

bigarren loraldiari. 

 

Nola uztartu antolaketa 

ta taldearen desira 

ziaboga bat hartu beharrak 

eman bazion segida 

Getaria ta Tolosa batuz 

bete zen espektatiba 

ekaitz ondoko barealdia 

badatorrela argi da 

itsasoari bizkar emanez 

baina aurrera begira.   

 

Behin toletea okertzen bada 

arrauna doanez ihes 

urak bezala bakoitzak bere 

bidean egin du trabes 

berriz sortu ta abiatzea 

harturik taldean amets 

Koteli eta Miguel gurekin 

dira berriz bide batez 

gugan sinistu duzuelako 

eskerrik asko bihotzez. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!