Milimetroak Tolosaldea - maiatzaren 20ean Ibarran

Erabiltzailearen aurpegia Irribarra 2022ko maiatzaren 21a

Kilometroetako urteko plangintzaren barruan Milimetroak izeneko ekimena antolatu eta burutu dugu Ibarran.

Tolosaldeako Milimetroaken barruan ikasleen arteko harremanei eman nahi izan diegu garrantzia berezia, azken bi urte hauetan hain mugatuak egon diren harremanei hain zuzen.

Horregatik, Euskal Herriko 11 ikastola batu ginen pasa den maiatzaren 20n. Horien artean; Argantzon eta Lautada ikastolak Arabatik, Abusu ikastola Bizkaitik, Tafallako ikastola Nafarroatik eta Manex Erdozaintzi Etxart kolegioa Behe Nafarrotik. Eskualdekoak, Zubimusu ikastola Billabonatik, Irurako ikastola, Anoetako Herri ikastola, Laskorain eta Inmakulada ikastolak Tolosatik eta Uzturpe ikastola Ibarratik.

Ibarran goizaldean harrera egin genuen, joko eta jolasak egin genituen, bazkaldu eta elkarrekin dantzatu genuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!