Infinitu Irribarra Spot-a

Erabiltzailearen aurpegia Irribarra 2022ko martxoaren 20a

Aurtengo jaiaren leloa, irribarra dugu.

Irribarrak tapatuta, estalita, inhibituta, ia, ia galerazita eduki ditugun garai hauek pasa ondoren, inoiz baino behar gehiago daukagu irribarra egiteko eta erakusteko. Irribarraren balioa jarri nahi dugu mahaiaren gainean, pertsonen arteko harremanetan duen garrantzia azpimarratu, jarrera bat, mundu hobe bat egiteko tresna.

Gure erronka! Euskararen alde eta Euskal Herriaren alde, mundu guztian irribarra egiten duten pertsona guztien irribarren argazkiak bildu eta munduko mapan kokatzea!

Animatu eta eman aurpegia euskararen alde!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!