Kilometroetako arropa, dendan eta 'online'

Erabiltzailearen aurpegia Irribarra 2021eko abenduaren 22a

Uzturpe ikastola antolatzen ari den Kilometroak festako arropak salgai daude jada. Ibarrako Euskal Herria kaleko 7. zenbakian dago Irribarra denda eta online egin daitezke erosketak ere

Irribarra denda irekita dago Ibarrako Euskal Herria kaleko 7. zenbakian. Auzolanean egokitu dute eta txukundu eta hornitu ondoren, zailtasun guztiei aurre egin eta martxan dute Kilometroetako Irribarra denda. Astelehenetik larunbatera dago irekita 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Dendaz gain, erosketak online egiteko aukera eman dute ere. "Irribarra ahoan eta baita soinean ere! Jantzi irribarra!".

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!