Harituz, Tolosaldeko Bertsozale Elkarguneak, eskualdeko bertso-eskola desberdinak koordinatu eta ekimen desberdinak (bertso saioak, bertsolari gazteen plazaratzea, ikerkuntza lanak ...) elkarrekin egiteko eratutako taldea da. Tolosaldeko herriak ditu jardun eremu.
Igande arratsalde euritsu baterako plan ezin hobea. Arrasateko pilotalekuan jende mordoa bertso gosez bi asteko geldialdiaren ondoren. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa eta lehendabiziko finalaurrekoa.
Hala abestu zuen Mikel Artolak hamarreko txikiko bigarren bertsoaren amaieran, eta hala gelditu zen behin saioa amaituta finalerdietara sailkatu ahal izateko.